Izenburua: (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)
Idazlea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Nola bete kontrazal bat? Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari –editorialarena dela– eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.
Alde: Liburu erraza irakurtzeko eta literaturaz gaindiko zenbait bitxikeriz jabetzeko interesgarria.
Kontra: Egungo Euskal Literatura oso mundu txikia da eta ez dakit horrenbeste ordutako hausnarketa merezi duen. Gainera, Iban Zaldua oso idazle partziala iruditu zait eta euskal literaturaren mundua are eta gehiago txikiagotu du: batetik, bere lagun eta ezagunekin tematzen da etengabean; bestetik, aipamena behar duten hainbat euskal liburu bota ditut faltan. Bere literatura kultura unibertsala erakutsi nahi izan du eta ordea mikromundu batean sartuta dagoela iruditu zait.