Egunero behar genuen

1

Izenburua: Egunero behar genuen
Idazlea: Imanol Murua Uria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023

Honako hau Egunero-ren kronika da, emergentziazko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu —Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan— eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz —Berria plazaratu bezperan—. Beraz,
zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena.
Egoera ez zen arrunta eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan.
Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal prentsaren historian lekutxo bat ongi merezia duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Getxo 50.1

2003ko otsailaren 21a ez da ahazteko eguna. Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen eta hurrengo egunean Egunero sortu zen. Oraindik bi ale horiek etxean gordeta ditut.

Gutxi gorabehera bagenekin nolakoa izan zen prozesua, baina Imanol Murua kazetariak ederto baten azaltzen du Egunero egunkariaren garapena eta apurka-apurka nola iritsi zen gaur esku artean daukagun Berria egunkaria.

Egunerok hasieran zenbat orri zituen, zelako berriak lantzen ziren, nortzuk jarri zituzten iragarkiak, zelako medioak zituzten…

Ahazteko moduko egunak, baina euskaldun orok memorian izan behar dituenak.