Siberiako neskatila ausarta

0

Izenburua: Siberiako neskatila ausarta
Idazlea: Iñaki Zubeldia
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2020

Gaia: Siberian bizi den neskatila batek, naturarekiko eta ingurugiroarekiko kontzientzia itzelak dituena, amona salbatu beharko du, horretarako benetako heroi bihurtuz. Girotzea: Errusiako Tuva Errepublika (Mongoliatik gertu). Laburpena: Saglana neskatila, bost urte besterik ez dituela, aitona-amonaren etxean bizi da, ama hogei kilometrora dagoen herrian lanean dagoen bitartean. Astean behin ordea, ama bisitan joaten zaie, beti kontatzeko zerbait berarekin eramanez. Aitona-amonak ere istorio eta ipuin anitz kontatzen dizkiote neskatoari, eta horiek entzutearekin batera Saglana bizi-lezioak ikasten doa. Baina halako batean, amona gaixotu, eta neskatila izango da amona salbatu beharko duena, izan ere aitonak ezin du amona bakarrik utzi. “Quad”-ean Siberiako negu gordina zeharkatu beharko du Saglanak, eta gauza benetan beldurgarriei aurre egin, Kankailu hartza bezala. Lortuko du bere amona maitea salbatzea?

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments