Izenburua: Amona Tomaxa eta gizandia
Idazlea: Ixabel Agirresarobe
Ilustratzailea: Iñaki Martiarena ‘Mattin’
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020
Adina: 5-9 urte
Amona Tomaxa baserrian bizi zen, eta herritik urruti samar egon arren, auzokoak aholku eske askotan joaten zitzaizkion. Udaberria bazetorren eta oso laguna zuen Patxi Putxi artzaina ahuntz taldearekin mendira joatekoa zen. Horretarako, zubia zeharkatu beharko zuen, baina gizandi beldurgarri bat egoten zen bertan eta bidean harrapatzen zuen guzti-guztia oso-osorik irentsi ohi zuen.