Hiztunpolisa

1

Izenburua: Hiztunpolisa
Idazlea: Jon Sarasua
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2013

Sukaldeko hodiez eta espiral deskiribilez mintzo dira orri hauek. Euskararen norabideaz pentsatzeko angelu batzuk hartuta, zatika egindako begiratuak dira, adar anitzetan barreiatuak. Biderako apunteen forma dute gehienek, zer egin? dioen galderaren bueltan. Hiztun komunitatearen zuntzetan nahi dituzte testuok begiak jarri, bideak iradoki eta galderak pausatu.
Nola goaz? Ez dago oraintxe erraza galdera honi erantzuten. Diagnostiko agonikoak, balorazio positiboak, behialako uste handien erresakak, egindakoen legitimazioak, aurrerako pozak eta frustrazioen oldarrak nahasiegi datoz ur uharretan.
Nora goaz? Desioetatik erantzutea edo susmoetatik erantzutea, alde handiko ariketak dira. Norabide lausoak marraztera gonbidatzen du mendeak. Eta norabide lauso horietan amets zatiak doitzera, estrategia-kateak jostera.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Portugalete 62.1

Oso-oso liburu interesgarria Jon Sarasuarena. Zaila da laburtzen. Bi atal nagusitan dago banatuta: lehenengoa “filosofikoagoa”, ideologikoagoa… Bestea, pragmatikoagoa. Gai zentrala, euskara, bereziki normalizazioarekin lotua; eta normalizazio honetan eragina duten hainbat faktore, politikoen pisu berezikarekin.
Taldean (elkarte, euskara-talde…) irakurtzeko eta liburu-foruma egiteko ezin aproposagoa. Politikoki lerrokatugabea, sentsilitate guztiekin kritiko azaldu zaigu Jon.