Izenburua: Bost Truke –Andeetako, Kurdistaneko eta Serbiako jasokinak–
Idazlea: Jon Sarasua
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2015
Kolonbia, Bolivia, Kurdistan, Ekuador eta Serbiara egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Bost truke. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sorta moduko bat da: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, kooperazio linguistikoaren pausuak, Boliviako gobernuaren inguruko konturen bay, Serbiako ezker sindikatuen jardunaldikoak… Jasokinak ibilbidean jasota geratutako puskak dira, egoerak, ekintzen apunteak era lehen pertsona idatzitako gogoetak. Tarteka, kitxuak, aimarak, nasak, kurduak edo eslaviarrak mundaren ertzetako ondoezei buruz ari dira testuotan. Eta, oharkabean, eskararen herriaz ere bai.
Asko gustatu zait liburua. Gustu handiz eta hizkuntza zainduaz idatzita. Jon Sarasuak lanean bisitatutako herrialde horietako hainbat anekdota dakartza eta erakargarria egiten da.