Izenburua: Populismoaz. Euskal independentzia eta sintomen politika globala
Idazlea: Joseba Gabilondo
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2017
Amerikako Estatu Batuetan Donald Trump da presidente; EAJ nagusitu da eskuarki ezkerrekoak ziren Bizkaiko zenbait herritan; Ingalaterrako biztanleek erreferendum bidez Europar Batasunetik ateratzea erabaki dute; El Correok eta Diario Vascok kanpaina jasi dute RGIaren aurka… Egungo politikaren logika eta kondizio Nagusia bihurtu da populismoa.
Euskal Herritik abiatuta, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen jarrerak bereziki aztertuz eta psikoanalisiaren eskutik, egoera globala aztertzeko eta proposamenak egiteko erronka bere gain hartu du Joseba Gabilondok: euskal independentziaren jomuga ez dago lehenaldian baizik eta geroan, globalizazioari eta neoliberalismoari aurre egiteko dugun aukera bakarra izanik.
Euskal saiakeragintza berriaren ahots original eta freskoenetakoa dugu Gabilondorena eta bere proposamenak dagoeneko euskal pentsamendua berritzeko ezinbesteko akuilu bihurtu dira.