Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa

0

Izenburua: Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa
Idazlea: Joxe Azurmendi
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2012

Liburu honetan, Joxe Azurmendik, Paz en la guerra eleberria aitzakiatzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren eta interpretazioren arazoa. Hortik Azurmendiren “Oraingo HB berdin karlistak eta beraiek berdin liberalak egin nahi izaten duten” alde guztietako esentzialisten kontrako salaketa.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments