Ilargi horia

1

Izenburua: Ilargi horia
Idazlea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2012

“Iritsi da Melillara azkenean. Taxi-gidaria etengabe aritu zaio begira atzerako ispilutik. Noizbehinka irribarre egin dio eguraldiaz mintzatzean, aizu, bai sargori egiten duela gaur hemen, ez dago agoantatzerik, benetan, eta trafikoaz, zer, e?, eromen hutsa. Plaza de Españako errotondara iritsi direnean taxi-gidariak bat-batean balaztatu du eta maletategitik ekipaia ateratzera jaitsi aurretik ostera ere irribarre maliziatsua eskaini dio ispilutik atzera begiratuz.
– Agian konpainia beharko duzu hiri honetan, neska gazteak, badakizu, relax, masajeren bat… -esan dio taxi-gidariak oraindik eserlekutik mugitu gabe eta begi batekin keinu eginez…”.
Joxemari Iturralderen nobela berria holaxe hasten da. Bertan Eugenio Areitioaurrenak bizi izandakoak kontatzen dira, Melillan eta Marokoko iparraldean. Enpresak bidalita, saltzaile lanetan ari da leku horietan, etxetik urrun, eta ustekabean bizitzak inoiz espero gabeko alde ezkutua erakutsiko dio.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu polita Joxemari Iturraldek ekarri berri diguna. Kokalekua zeharo arraroa da euskal literaturan: Melilla eta antzinako Maroko espainiarra. Izan ere, han gertatzen da Iturraldek kontatzen diguna, hots, espainiarrek arrifiarren kontra egin zuten gerra, zeinak euskaldunak ere harrapatu zituen. Argumentua oso ondo harilkatuta dago, ustekabeko amaierara heldu arte. Oso azkar eta eroso irakurtzen da eta hiztegia ederra eta joria da. Beraz guztiz gomendagarria da liburu hau, Joxemari Iturralderen liburu guztiak diren bezala.