Sabino Arana Goiri

1

Izenburua: Sabino Arana Goiri
Idazlea: Jurgi Kintana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Euskal Herrian XX. mende osoan eragin handiena izan duen pertsonaia dugu, dudarik gabe, Sabino Arana: EAJren sortzailea, ikurrinaren asmatzailea, aberri zapalduaren kontzientziaren piztailea. Jesukristoren pare gurtzeraino goratu izan dute batzuek; Hitlerren mailan jartzeraino gaitzetsi bestetzuek. Hona aukera ederra, pertsona bera eta haren ingurumaria ezagutzeko, modu zintzo eta kritikoan idatzirik, eta euskaraz.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Sabino Aranari buruz liburu bat liburutegien erakusleihoan ikusten dudanean beti zalantzak sortzen zaizkit: alde edo aurka izango da?. Sabinoren pentsamenduek eragin handia izan dute gure Euskal Herrian. eta batzuek erabiltzen dute ereduz eta besteek, aldiz, deabru bezala. Horregatik gustatu zait Jurgi Kintanaren liburua. Ez dut uste alde edo kontra izan idatzi duenik. Datu ezagunak biltzen ditu, baina baita berriak ere. Irakur erraza da eta historia eta pasadizoak maisuki nahasten ditu. Bibliografia nahiko ona erabiltzen du eta ez du autorerik ukatzen. Iturri guztietatik edaten du. Sabino Aranaren senideen gorabeherak haurtzaroan, amodioak, bere pentsamendu politikoren bilakaera eta abar jorratzen ditu Kintanak, dena bere garaian kokatuta eta konplexurik gabe azalpenak ematen. Arraza, erlijioa, aberria eta Aranarentzat hain inportanteak diren kontzeptuak azaltzen ditu mesprezu edo laudoriorik egin gabe. Abertzale izan edo ez izan, gure historia hobeto ulertu nahi dutenek prest dute liburu interesgarri eta serio bat.