Ipuin irlandarrak

0

Izenburua: Ipuin irlandarrak
Idazlea: Karlos Del Olmo
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2012

Patuaren Uhartea du izenburu liburu honek. Hala zeritzoten Eireri gaelikoz Erdi Aroan. Ezin ukatuzkoa da Eireko folkloreak, musikak batez ere, Euskal Herrian izan duen eragina; baita hango ipuin eta kondairek Tolkienengan eta gaurko hainbat idazlerengan utzitako ondarea ere. Euskal Herrian Wentwoth Webster euskaltzale eta idazle ingelesak (1907. urtean hil zen, Saran) hainbat herri ipuin bildu zituen, eta haietako batzuetan antzekotasun handiak aurkitu zituen literatura ingeles eta gaelikoekiko. Hona hemen, W. B. Yeats Nobel saridunak apailatutako ipuin irlandarren bildumatik aukeraturiko sorta moldatu bat, balizko amona irlandar batek Euskal Herriko neska-mutil batzuei kontatua, herri bien arteko folk oinordetza zenbateraino den antzerakoa frogatzeko.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments