Izenburua: Bizipox
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Arratsaldeko seiak dira, euria zarra-zarra leihoko kristalaren kontra, eta Bizipox zahar egoitzako irakurketa-kluba bere saioa hasteko prest: Javiertxo gidari, eta egoitzako atso-agure kuadrilla gurpilean: Kontxi, Arantza, Rosita, Karmen, Gergori eta Gorgoni, Jesus eta Joxeinazio.
Karlos Linazasorok nobelatxo bixi eta bitxi bat eskaintzen digu, umorearen paletako hainbat tonuz margotua: beltza eta txoroa, ironikoa eta algarazkoa, absurdoa eta goxoa. On degizula!
Oso bigarren mailako liburua da hau. Ordu erdian baino lehenago irakurtzen da eta, nahiz eta irribarre batzuk lortu, ezin da ezer onik aipatu.
Den dena da elkarrizketa eta horregatik irakurtzen da hain azkar, baina irakurketa amaitu eta laster ahanzten diren horietakoa da liburu hau.
Beraz, ezin dut gomendatu. Ea hurrengoa!