Bihotz-museo bat

1

Izenburua: Bihotz-museo bat
Idazlea: Leire Vargas
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024

Dena ametsa den irudipena poema-bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 2021eko Irun Hiria poesia-saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean.
Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat, eta esan liteke nabari dela igarotako denbora: helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala.
Bizi-gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Hiru zatitan banatuta dago poema liburu hau: “Itsaldiak” izenburupean, luzeena da, 17 poemaz osatua. Hirugarrena “Bestelako etxe bat” izenekoa da laburrena: 9 poema ditu.
Leire Vargasen bigarren liburua da, baina ezin dut aurrekoari buruz hitz egin, oraindik ez baitut irakurri.
Esan liteke poema batzuk oso ondo ulertzen direla eta beste batzuk abstraKtuagoak direla. Batzuk lehenengo pertsonan idatzita daude, eta beste batzuk bigarren pertsona bati eskainiak.
Jorratutako gaiak askotarikoak dira. Batzuek barne-mundu bati buruz hitz egiten dute, adibidez: “Zapatilak uretan”. Oroitzapenen gainean, beste batzuek. Horrela, 42. orrialdean “Oroitzapenak estalita” aurki dezakegu. Fenomeno atmosferikoen inguruko poesiak ere badaude: “Hurrengo elurtera arte” 15. orrialdea.
Gehien gustatu zaidanetako bat “Hareazko gazteluak” izan da, iragana oso metafora egokiekin deskribatzen duelako:
“Iragana basamortuzko etxe bat da: horma arrailduak, armairu hutsak…
iragana mantu urdin bat da”
Eta modu itxaropentsu eta baikorrean amaitzen delako.
Leiho irekiekin zure etorkizunezko begiei
egiten diet dei
goizero-goizero.”
“Badakizunean ” ere azpimarratuko nuke. Olerki honetan Durangoko idazleak anafora erabiltzen du, bertso batzuen hasieran hitz bat edo gehiago errepikatzean datzan figura erretorikoa, poemari indar adierazkor handiagoa emanez. Horrela, sei ahapaldi “Atzera begira” hasten dira, eta azken ahapaldian “Aurrera begira” idazten amaitzen da lema kolpea emanez.
Esandakoa esanda, poesia irakurtzea gustatzen bazaizue, irakurri “Bihotz-museo bat” eta ez zarete damutuko.