Inurrien hiztegia

1

Izenburua: Inurrien hiztegia
Idazlea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2013

Inurriz inbaditutako hiztegia da hau.
Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren.
Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko.
Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetan lehortzeko ere.
Ezta amodiozko gutunak ezkutatzeko ere. Are gutxiago B dirua gordetzeko.
Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dezake, edalontzi-azpikotzat hartzeko, premiazko abaniko gisa erabiltzeko, edo mahaiaren hanka berdintzeko.
Ez da, hala ere, gainbehera egindako hiztegi bat,
ez baitu sekula goia ezagutu.
Ez da Wittgensteinen Tractatus frustratu bat,
ezta autolaguntzarako gidaliburu bat ere.
Agian, pantailarik gabeko powerpoint baten antza du,
testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus daitekeelako.
Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta gero, irribarretxoa utz dezakeelako.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Larraul 39.1

Oso liburu irakurterraza, alegorikoa eta filosofikoa. Protagonista inurria hartuta gizartearen isla egiten du, modu sinple, xelebre, umoretsu eta orijinalean zenbait gai azalduz. Gizartearen hausnarketa egiten du, bitartean irribarre txikia sortuz bere orijinaltasunarengatik.