Arroz urez

2

Izenburua: Arroz urez
Idazlea: Mikel Antza
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2021

Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Mutiloa-Aranguren 34.1

Egileak azken berrogei urtez jardun duen zereginak eraginiko sufrimenduak merezi izan ote duen galderari buruzko barne-azterketa bat da liburua. Ez da eleberri bat, ez entsegua, ezta kazetari-lana ere; lekukotza selektibo bat baizik. Bere barrena marruskatzen ari zaizkion zalantza, atsekabea, larritasuna eta kezkei erantzuna aurkitzeko ETAko buruzagi batek eginiko bidai introspektibo bat da.
Narrazioa bi ikuspegitan oinarrituta dago: gizonarena eta buruzagiarena.
Lehenbizikoan bere bizitzaren zenbait pasarte eta xehetasun ekartzen ditu liburura, baina bigarren ikuspegiaren makila gisa. Nolanahi ere, ageri-agerian gelditzen da bere gurasoekiko zuen lotura emozionala, eta, kartzelatua egotea tarteko, haiei hondarreko agurra eman ezin izanak ekarri zizkion atsekabea eta oroimina.
Bigarren ikuspegiaren ardatza -eta liburuarena ere bai- Burgosko Auzia da, zeinak narratzailearen baitan izan zuen berealdiko eragina. Hartan epaituak izan zirenen bitartez garatzen du kartzelatutako, torturatutako edota hildako Etakideen oroitzapen bat, Burgosko Auziak izan zuen epika ere berreskuratu nahiz eta borroka hura alferrikakoa ez zela izan aldarrikatzeko helburuarekin.
Laburbilduta, ETAko buruzagi baten barne-azterketa bat da. ETAren borrokak eragin duen sufrimendu horrek guziak ea merezi izan duen galdemoduari baiezko erantzun bere-berea eta bihotz-erdiragarria ematen duena, gatazka hark gizartean utzitako sakaila larriak sendatzekoak direlako seinale.

Gasteiz 9.5

Ez da irakurri dudan Mikel Antzaren lehen liburua, eta ez dit huts egin. Egia esan, biografia bat da, baina modu berezian idatzia. Mikel pertsonaia nagusia hirugarren pertsonan dago deskribatuta. Baina ez dago protagonista bakar bat ere, Mikel Antzak Euskal Herriko herriarekin partekatzen du rola.

Ardatz nagusia Burgosko Auzia da, nahiz eta Mikelek zortzi urte besterik ez izan. Egilearen arabera, data hori oso garrantzitsua da bere herriarentzat, hauts horietatik sortzen baitira lohi horiek. Mikelek aipatzen du prozesu horretako zein protagonista izan ziren leialak eta zeintzuk traidoreak. Berak ez du ezer esaten horri buruz, baina irakurle abisatuak ondorioak aterako ditu, istorioa ezagutzen baitu. Gertaerak ez daude modu lineal batean kontatuta. Idazleak hainbat flashback erabiltzen ditu. Hala eta guztiz ere, argudioa oso ulergarria da.

Pasarte hunkigarri batzuk azpimarratuko nituzke, hala nola, bere aitaren heriotza aipatzen duenean, edo Burgosko Auziaren unea, non euskal kondenatuek tiro batez hiltzea aukeratzen duten, eta ez garrotez; edo Txabi Zubizarrieta hiltzen dutenean.

Liburuarenardatza Burgosko Auzia da, eta bertatik Mikel Antzak bere pertsonaiak ateratzen ditu. Egia esan, gertaera hau oso garrantzitsua izan zen mundu osoan, Gisèle Halimi abokatuak, Jean-Paul Sartre filosofoak eta Rafael Alberti poetak epaitutako pertsonen alde idatzi baitzuten.

Irakurketaren amaieran irakurleari garraztasun-hondo bat geratzen zaio. Hainbeste sufrimendu, zertarako? Hala eta guztiz ere, ‘Arroz urez’ irakurtzea merezi du; izan ere, esaerak dioen bezala, “Historia ahazten duen herri bat errepikatzera kondenatuta dago”.