Bitsa eskuetan

2

Izenburua: Bitsa eskuetan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Miren Agur Meaberen bigarren poema liburua da “Bitsa eskuetan”, amodioa eta heriotza dituena gai nagusiak. Nortasun berri eta indartsuago baten bila egindako ahaleginaren espresioa dakar Meabek. Hamar urte dira aurten lehendabiziko poema bilduma argitaratu zuela: “Azalaren kodea”, arrakasta handiena izan zuena.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Errenteria 107.1

Poema-liburuen irakurle ez ohikoa naiz eta une batzuetan irakurritakoari ez diot harrapatu nahi beste.
Liburuak hunkitzeko duen gaitasuna nabarmena da, baita egileak izandako galeraren testigantza oso irekia eta zintzoa utzi izana ere. Beldurra, desoreka, gabezia, nostalgia… sentimenduzko poema-liburua da, baita oroitzapenen bilduma ahalegin txukuna eta emozioen ihesbide liriko baten bilaketa ere.

Santurtzi 53.1

Bitsa, eskuetan besterik ez duzula esan duzu une batean. Eta nik, zure poema-liburu berria. Amamaren xaboi-pastilla bezalakoa, txorrota azpian busti ondoren: orain esku artean igurtziz; orain esku artetik ihes eginda; berriro hartuta, kontu handiagoz oraingo honetan, apar usaintsuaz gozatuz, putz egin eta sortzen diren burbuilek lelotuta. Neuk ere eskuetan bitsa baino ez eduki arte. Eskuetan mina duzula esan duzu agurtzeko orduan, Miren Agur. Min itzela. Neuk ere mina dut, bitsa sits bihurtu baita nire eskuetan. Eta badoa sitsa, Herioaren gau-tximeleta, nire eskuetatik hegan. Eta nire arimaren zati bat darama, eta apur bat hilik sentitzen naiz, neuk ere mina baitut. Zure hitzak edaten jarraitzeko mina, zure ahotsean berriz murgiltzeko mina. Baina, ez penatu!, esan diot neure buruari. Hartu liburua beste behin eta luzatu momentua. Usaindu eskuak eta jarraitu gozatzen, usaimena ei baita zentzumenik gogorarazleena. Eta geratu, bitartean, orduak zenbatzen, Zazpi orduak esku artean eduki arte, berriro hasteko. Agian, ostera ere berpizteko.