Epizentroa

1

Izenburua: Epizentroa
Idazlea: Nerea Loiola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2021

Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Idazle berri bat agertu zaigu helduentzako euskal narratibagintzan, Nerea Loiola Pikaza, eta zazpi ipuinez osatutako liburu bat ekarri digu.
Baina, tamalez, ez dut gozatu ipuin horiekin eta bakarrik azkena, 17:03 izenburukoa, iruditu zait ona. Besteak edo astunak edo aspergarriak iruditu zaizkit.
Izan ere, denbora dezente eman dut laburra den liburu hau amaitzeko, harrapatu ez nauen seinale nabarmena.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, baina lehenengoa izanik, konfiantza mantendu behar da Nerea Loiolarengan. Ea hurrengo liburuarekin gozatzen dudan!