Ane eta Moon intsektuen herrialdean

0

Izenburua: Ane eta Moon intsektuen herrialdean
Idazlea: Noelia Lorenzo
Ilustratzailea: Alicia Cebrián
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2021

Ongi etorri Ane eta Moonen ametsetara! Ametsetan edozer gauza gerta liteke, ezta? Bi adiskide hauek beti ibiltzen dira elkarrekin, eta, gauero, begiak ixten dituztenean, leku askotara joaten dira bidaian, gauza ugari ikasten dituzte, eta, zenbaitetan, izaki berezi bilakatzen dira.
Imajinatu intsektu erraldoiak bizi diren herrialde batean zu zarela animalia berezia… Zer gertatuko litzateke? Horixe da, bada, Ane eta Mooni abentura berri honetan gertatuko zaiena. Zoaz beraiekin, eta ikusiko duzu nola moldatzen diren armiarma izugarri baten eta tximeleta erraldoi baten erasotik ihes egiteko.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments