Izenburua: Arrotz eta eder
Idazlea: Pako Aristi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2016
Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi dugu; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea. Nolanahi dela, arrotz gara herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen da gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino?
Pako Aristik olerki-liburu honetan gidatzen gaitu bizitzaren igarotzean, jaio aurretik hasita zahartzarora arte islatuz. Zazpi urte-sasoitan banatu du. Haietako bakoitzean gaiak moldatzen ditu une egokira. Irakurle bakoitzak gai desberdinak aurkituko dituela argi dago eta hauek izan daitezke batzuk:
1. Egunsentiak:
– Erabakiak.
– Balore jatorrizkoak eta osagarrizkoak.
– Galerak, oharkabetasunagatik.
– Bizitzaren xumetasuna.
– Bizi baloreen igorria garapentzat.
2. Mundura esnatuak:
– Gorputzaren garapena, nerabetasuna.
– Erabakiak berriro.
– Oroitzapenak. Adin berdineko gazteek, garai batekoen eta oraingoen arteko desberdintasunak eta kezkak.
– Biziraupenaren sustraiak.
– Lehen harreman sexuala, koitoa.
– Harreman fisiko-psikikoa.
– Aukeraketak, noiz zer.
3. Gerla isilak:
– Maitaleen artean berrelkartzea.
– Aurre-diseinatutako bizitza.
– Bakardadea.
– Nor da nor, besteren buruan distortsionatutako gure irudia.
– Ildo inposatuetatik deserrotzea.
– Isiltasunaren ederra.
– Eskola sasoiak.
4. Balak eta izarak:
– Komandoen epaiketak eta espetxeratzea.
– Presoa ahaztean botatzea.
– Baliabide ekonomikorik eza.
– Espetxetik irteterakoan bizitzak suposatzen duen iraultza.
– Maite izandakoarekin berrelkartzea.
– Egunsentia berriro.
– Adan eta Eba.
– Tortura.
– Istorioa garaileek idaztearen aurka.
5. Arroztu gintuztenei:
– Zertan bihurtzen da amodioa urteen joanean?
– Kontakatiluek.
– Instrukzioa heziketan, kalteak.
– Itxurakeria.
– Ezaguerari inposatutako hesiak eta berezko hedapena.
– Ikuspuntu soziokulturala.
– Paperen ofizialtasuna, eta hitzen ezinezko artegia.
– Balioen eskuratze-ordezkapena urteak joan ahala.
– Maite izandakoaren agurra.
6. Aroen legean:
– Ezintasun sexuala.
– Inaktibitatea, ahaldura.
– Txikikerietan zeuden aukera galduak.
– Itxurakeria berriro.
– Bizitzaren igarotzea.
– Adin handiak esleiturik dituen araztasun eta xalotasuna.
– Heriotza.
– Gorputza.
7. Soseguaren taupadak:
– Baztertzea, abandonua.
– Heriotza berriz, suizidioa.
– Erabakirik eza.
– Fisiko eta buruaren egoitza bezala gorputza, nortasuna.
– Bizitzaren zentzugabekeria.
– Aspaldiko edertasunaren nostalgia, gaurkoaren laudorioa.
– Bakoitzaren trantzeetarako errespetua.