Izenburua: Sakonean itsasoa ikusten da
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2023
Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdekā¦ Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, IƱaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain.
Donostia, Paris eta Caracas lotuko dituzte laketontzi, gerraontzi eta baporeek, Martin Ugalde, Carolina Herrera, Lezo Urreiztieta edo MarĆa Callas itsasoz lotzen ahal diren modu berean. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Erbesteari eta, ezinbestean, herriminari buruzko sirena kantu bat.