Kontxako haur galduak

0

Izenburua: Kontxako haur galduak
Idazlea: Seve Calleja
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

Ateraldi jai giroko batekin hasten da kontakizuna, bost neska-mutiko eramango dituena ustekabeko abentura bat bizitzera. Abentura horretan proban jarriko dute adiskidetasuna, imaginazioa eta ez-ohiko egoeren aurrean erantzuteko modua. Dena gertatzen da Donostiako Aste Nagusian, Kontxako hondartza eta Santa Klara uhartearen artean: Urkok, Ainhoak, Malenek, Denisek eta Felixek Piraten abordaiaren jaia bizi nahi dute hurbiletik. Hain hurbiletik, badiako gabarroiaren gainean bukatu baitute uhartera bidean. Uharte bat da Santa Klara, dena misterioz, eta altxorrez betea, eta gure neska-mutikoek babestu behar dutena.

Hasieran, bihurrikeria xalo bat zena beldurraren aurreko desafio bat bihurtzen da: desanimoaren kontra, elkartasunaren alde. Uharteko talaiatik begira, gauza bat ikasi dute, behintzat, marinel onak direla maniobrak egiten dakitenak, timoi kolpeak ematen dakitenak itsaso haserrearen aurrean, eta beharrezkoa bada norabidea aldatzen dakitenak. Haiek dira marinel onak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments