Elkano getariarra Lehen Mundu Biraren protagonistatzat aurkezten zaie haur eta gaztetxoei liburuska honetan. Ez dut uste liburuan ematen den Elkanoren irudiarekin oso ados egongo direnik Elkanori Bira herri-ekimena sortu zutenak. (Berria, 2019-6-30) Izan ere, liburuska honetako Elkano hurbilago dago historia afizialak esan digunetik eta Munilla gotzainak getariarraz esan duenetik historiaren ikuspegi kritiko bat eskatzen duten horiengandik baino. Hagiografia ematen du.
Niri zerbaitek amorrarazten nau: liburuaren izenburuan ere ez garela ados jartzen. Gari Berasaluzek 2008an Txalapartarekin Elkanoren biografia argitaratu zuenean esaten zuen Elkano baino askoz lehenago Txinak egina zeukala munduaren kartografia bat. Eta hala ere, segitzen dugu bai euskaraz bai gazteleraz liburuak argitaratzen, filmak egiten, eta esaten bera izan zela lehena. Hain zaila al da ebaztea zein izan zen lehena? Baietz, ezetz, erotuko ditugu eskola-ume guztiak eta gainerakoak. Zer ikasi behar dute eskolan?
Ez dakit. Aspaldi esan zidaten esaldi bat ez zait burutik kentzen: “El descubrimiento de América más que un encuentro de culturas resultó ser un encontronazo”. Edo Mexikon, oporretan ginela, 25 bat urteko mutiko mestizo batek esan ziguna (euskaraz jarriko dut): “Espainolak eskerrak etorri zineten Amerikara, bestela oraindik indigenen pare ginen”. Hika-mika guzti honetan niri horixe falta zait: Elkanoren garaiko indigenen hitza. Agian Chavezek Obamari oparitu zion liburua irakurtzen hasi beharko naiz: “Las venas abiertas de América latina”.
Gero, bada beste kontu bat. Horrelako liburuek ez diotela mesede handirik egiten Elkanoren garaiko Gipuzkoa nolakoa zen jakin nahi dutenei. Ez dakit hitzez hitz hori horrela esan duen, baina antzeko zerbait: “Euskal Herriaren benetako historia ez da San Ignazio, Elkano eta bestelakoak, baizik eta herri langile sinple anonimoaren historia” (Joxe Azurmendi).
Liburuska hau xaloa da, xumea ematen du, 40 orrialde eskas, baina bere eskasean geratzen zaizu halako irudipen bat, esaten duena baino askoz ere gehiago izkutatzen duela.