Izenburua: Gauak eta hiriak
Idazlea: Ur Apalategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 1997
Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 1997
Hiru gazte dira heziketa sentimental honetako protagonistak, Felix, Antton eta Muriel, eta hiruren artean eratzen diren harreman mota guztiak dira nobelako gaia: maitasuna, adiskidetasuna, menpekotasuna, jelosia, gorrotoa… Bada hor triangelu-istorio bat, baina betiko triangelua baino askoz konplexuagoa da hemen kontatzen zaiguna, konplexua baita, izan, pertsonen garunetan sortzen diren sentimendu posibleen nahasketa-aukera. Idazlea horren gaztea izanda, harrigarria egiten zaio irakurleari zein sakon eta barnetik ezagutzen dituen giza erlazioen miseriak, nahi eta ezinak, mozorro-jokoak, jokabide ustelak…