Aulki bat elurretan

15

Izenburua: Aulki bat elurretan
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak… Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.

Subscribe
Notify of
guest

15 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Zegama 71.1

Liburu honi buruz iritzi ezberdinak emango nituzke kapituluka, badaudelako kapitulu batzuk, hasierako laurak eta azkena oso interesgarriak eta txukunak iruditu zaizkidanak, ondo idatzitakoak eta erakargarriak. Baina liburua aurrera joan ahala interesa galtzen joan naiz, ez duelako aportaziorik egiten, baizik eta momentuko iritzi suelto batzuk, batzutan aspergarri xamarrak egiten direnak. Okerrena kapitulu batean, Bon Jovi izena duenean, bi lerroz bat irakurri beharra izan da, zer edo zer ulertu nahian. Teknika berria, edo berria izan nahi duena izango da, baina niretzat ez da batere erakargarria izan. Horrela idatzita ez du ezer aportatzen, irakurketa zaildu besterik ez. Lehenengo kapitulua polita eta interesgarria dena, liburua aurrera joan ahala ilundu egiten da hasieran sortu zitzaizkidan espektatibei erantzun ez dielako. Irakurterraza da, gramatikalki ondo idatzia, baina hala ere, ez nuke bigarren aldiz gustoz irakurriko. Bukaeran zer edo zer hobetuz, aspergarri xamarra egin zait.

Bilbo 54.1

Suedia bera bezain hotza. Hotzegia, agian.

Andoain 25.4

Ez zaizkit ipuin laburrez osaturiko liburuak gehiegi gustatzen. Honi ere ez diot behar bezala heldu eta bukatu gabe utzi dut.Ipuinak originalak iruditu zaizkit eta idazleak hizkuntz poetikoa ederki erabili duela, poesia dosi handia azaltzen da. Baina…ez dakit, agian emozioak hoztasunez kontatuak…giro hotza nabari da. Poesia eta hotza agian elkarrezinak izango dira?

Zarautz 73.1

Elkarrekin nolabaiteko lotura duten ipuin desberdinez osatutako liburua da hau. Ipuin laburrak baina bereziak dira denak. Bizitzako eguneroko gauzei buruz hitz egiten digute, giza harremanak, maitasuna, bakardadea, heriotza,… ardatz harturik baina beti ere, atmosfera erdi “irreal” batean balego bezala. Suedian kokatzen da eta hango kolore zurua eta hotza present dira ipuin gehienetako paisaian eta pertsonaien izaeretan. Liburuak harrapatu egin nau hasieratik eta “diferentea” iruditu zait, orijinala. Bere lehen liburua dela jakinik, egoki idazteaz gain, zerbait berezia duela iruditu zait.

Ordizia 72.1

Aurtengo finalistetako bat izan delako irakurri dut liburua, gustura irakurri ere. Zenbaitetan elurra bezain hotzak iruditu zaizkit narrazioak; besteetan, berriz, elurretan ibili ondoren, erresumindutako eskuak bezain beroak. Agian, urrun samarrak gertatu zaizkit istorioak, norbanakoaz aritu arren, urrun girotuak daudelako, baina, zenbaitetan, orijinaltasunik ezin zaio uka. Euskarari dagokionez, berriz, txukuna eta airosoa iruditu zait. Aste Santu honetako egun hotzetan irakurtzeko modukoa.

Galdakao 55.1

Agian soilik nire iritzia izango da, baina ematen du, azken bolada honetan, idazle euskaldun gaztea bazara ipuin sorta liburuak idaztera mugatu behar duzula. Noizean behin ondo datorkigu, trenen edo metroaren bakardadean irakurtzen dugunean, bidai labur batean bilbe osoa irentsi dezakegulako. Ez dago gaizki, eta gainera, gure idazle batzuek maisuki betetzen dute bere lana. Hala ere, arrisku gehiago gustatuko litzaidake, istorio konplexuagoak. Hori esanda, Uxue Alberdiren lehen lanaren aurrean nengoenean ez zuen ematen hain idazle gaztearen lana nuenik eskuartean. Bai freskotasun aldetik –hitz ospetsu hori denok erabiltzen dugu idazle gazteei buruz ari garenean- baina baita hizkuntzaren erabileraren aldetik ere. Istorio ondo armatuak eta asmatuak, adibidez “Oihua”, batzuk Suedian kokatuak eta Suediako arima ondo ulertuta. Ondo gozatzeko liburua, euskal literaturaren promesaren aurrean gaude. Alberdiren hurrengo lanaren zain geratzen naiz.

Getxo 50.1

Istorio laburrak, Suedian lekututakoak irakurlea hantxe zegoenean ikasten. Momentu askotan hotza transmititu dit. Ipuin politak, batez ere, Bon Jovirena.

Donostia 47.2

Hitz jokoak eta esperimentuak gustuko dituenarentzat liburu aproposa da. Badu poesiatik, badu surrealismotik. Badu indarrik. Hori bai, narrazio denak ez zaizkit berdin gustatu. Zer esana emango duen ahotsa dela iruditzen zait.

Soraluze 46.1

Gustura irakurtzen diren ipuinak aurkitu ditut Uxue Alberdik idatziriko liburuan. Originaltasun handiz idatzia, goxokiak balira bezala irakurri ditut. Narrazio denak zapore ederrak utzi dizkidate. Ipuinok kontatzeko modua asko gustatu zait. Elgoibartar bertsolari eta idazle gazte honen lehen lana izan da liburu hau, eta espero dut aurrerantzean ere etorriko diren bere lan berriekin ondo pasatzen jarraitzen aukera izango dugula. Hala bedi.

Oñati 45.1

Kontu laburrak izaki, oso erraz irakurtzen dira. Idazleak irakurlearekin egiten duen jokoak ere egokiak iruditzen zaizkit, adibidez istorio desberdinak uztartzen ditu gai edo argumentu baten pean.

Gernika-Lumo 38.1

Nahiko ona iruditu zait. Gehientsuenak ipuin onak dira, eta batzuk oso originalak.

Orexa 64.1

Ez da errezegia – ezta nahi ere –, eta pertsonen arteko harremanetan barna oso bidaia polita egiten du; agian gure gizartekoa baino, berak idatzi duen tokikoa da. Baina nork daki, laister gurea ere horrelakoa izan liteke…. Gomendatuko nuke. Gustora irakurri dut.

Gasteiz

Ipuin politak, irakurterrezak, atseginak eta sentimenduz beteak. Ipuin horietan herrialde hotz bateko giza harremanak deskribatzen zaizkigu. Ipuin batzuek, laburrak izan arren, oso ederki azaleratzen dituzte sentimenduak eta harremanen gora beherak. Bikain deskribatzen ditu barne sentimentuak. Gustora irakurtzeko liburua.

Irun 67.1

Ipuinak edo narrazio laburrak izateak badu gauza bat iritzia ematerakoan, ipuin batzuk asko gustatu zaizkidala eta aldiz beste batzuk ez. Bat gogoratzekotan De Rita aukeratuko nuke. Bertan aldaketaren alde ematen den ideia asko gustatu zait, eta gainera izena aldatu, berak esaten duen moduan: erritmoaren, errutinaren eta errituen kontran. Ni ere ados nago.

Getxo 50.1

Istorio laburrak, Suedian lekututakoak irakurlea hantxe zegoenean ikasten. Momentu askotan hotza transmititu dit. Ipuin politak, batez ere, Bon Jovirena.