Belarriko kilkerra

2

Izenburua: Belarriko kilkerra
Idazlea: Uxue Alberdi
Ilustratzailea: Begoña Durruty
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Irun 67.1

Inbidia eman dit liburu honek. Oso lokala dela iruditzen zait, hala delako, herriko kontuak. Beraz nire herriko, edo ezagutzen dudan herri batekoa izatea gustatuko litzaidake. Irudiak zoragarriak, testuak ondo idatziak. Baina besterik ez, herriko kontuak dira, herriko liburua da.

Azkoitia 76.1

Gozatu ederra hartu dut kontakizun laburrez osatutako liburu hau irakurtzerakoan. Galtzen ari garen ohitura zoragarriari, herriko kontuak kontatzeari alegia, tartea eskaini dio Uxuek, Begoña Durrutiren ilustrazioek lagunduta. Di-da batean irakurtzen da. Erabat gomendagarria. Ni pelikuletako “Saloon” baten barruan eta guzti sentitu naiz!