Mea culpa

5

Izenburua: Mea culpa
Idazlea: Uxue Apaolaza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Era ugari dago mundutik desagertzeko. Heriotza da drastikoena, eta horrexegatik beti lehenbizi aipatzen dena, ipuin bilduma honetan bezala. Gero datoz bestelakoak: kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa, lausokeria, liluramenduzko amarrua. Eta agian lañoena: oharkabean igarotzea.
Gaur egun fikziozko bizitza batean murgildurik bizi ote garen sentipena izaten dugu sarri, gero eta meheagoa delakoan errealitatearen eta birtualitatearen arteko muga, antzemanezina bihurtzerainoko horizonte fina. Ikusezina. Halakoxeak dira istorio hauetako pertsonaia asko. Hiriaren amaraunean katigaturik dabiltza, hezur eta mami batzuetan, besteetan ikusezin… han-hemen arrastoak utziz.
Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Lanbroaren antzera dena gerizatzen duen estiloak bustitzen du paisaia humano hau.

Subscribe
Notify of
guest
5 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Larraul 39.1

Ez zait batere gustatu eta oso nekez irakurri dut. Gai asko tratatzen ditu, hori bai, gure gizarteko arlo askotan behatza sartuz. Baina modua ez zait batre gustukoa egin. Beharbada hori bilatu nah izan du idazleak, irakurleari egonezi hori transmititzea; hala eta guztiz ere, oso aldrebesa egin zait liburu osoa.

Bilbo 54.11

Ni, liburuak irakurtzerakoan, masokista hutsa naiz, hau da, naiz eta liburua txarra,astuna,ulergaitza edo luzeegia izan, beti amaitzen ditut. Kasu honetan, ez naiz argumentuaz enteratu, anabasa hutsa iruditu zait. Iritzi zabalago bat emateko, berriro irakurri beharko nuke, eta ez dut gogorik, hainbat liburu baititut irakurtzeke, beraz, hemen utziko dugu.

Ni neu

Igartza beka irabazitako liburuari irrikatsu heldu nion, egunkarietan ere irakurri bainuen aire berria, bestelako ikuspegi bat zekarrela idazle gazteak. Dena den, niri ere liburu nahasia iruditu zait, bihurriegia. Badirudi, estiloari dagokionez zerbait berria porposatu nahi izan duela Uxuek, baina ni, behintzat, ez nau asebete. Istorioak berak ere ez nau harrapatu, mami handiegirik gabea iruditu zait. Apenas gozatu dudan liburua irakurtzen, asko kostatu zait bukatzea. Nik ere ez nioke edonori gomendatuko liburu hau. Ea hurrengoak gehiago betetzen gaituen!

Oñati 45.2

Madrilen bizi den Lurren istorioa kontatzen digu Uxue Apaolazaren azken liburuak. Egun batean Landetara joatea erabakitzen du eta han ezagutuko du Elisa. Istorio hau zein kategoriatan sailkatu daitekeen asmatzea zaila izan arren (drama bat da? beldurrezkoa? misteriozkoa?) lan on baten aurrean gaude.
Lehenengo momentutik istorioa kontatzeko era bitxi edo arraro batekin aurkitzen gara. Istorioaren haria ez galtzeko irakurleak kontzentratua egon beharra dauka, bestela Apaolazak erabiltzen dituen teknika eta estilo ezberdinekin erraz gal daiteke. Uste dut horrek interesgarri egiten duela liburu hau, irakurleak istorioan sartu beharra baitauka erabiltzen diren flashback-ak ondo jarraitzeko edo pertsonaia ezberdinek egoera berbera kontatzen duten kasuetan ez korapilatzeko. Bitxia da, aldi berean, esaldi edo hitz solteak beste hizkuntzetan erabiltzea. Eta are bitxiagoa Facebook-aren erabilera kontaketari gorputza ematen laguntzeko. Azken hori nahiko ondo dago erabilia eta ez dago soberan. Liburuaren nondik norakoekin amaitzeko, irakurleak azken orrietan epilogo bat aurkituko du istorioari amaiera on bat emanez.
Arestian aipatu dudanez, liburu ona dela iruditzen zait. Gainera bigarren irakurketa bat egitea merezi du, lehenengoan ikusi ez ditugun elementuak aurkitzeko. Duda handirik gabe gomendatuko nuke, baina kontzentrazio maila altua eskatzen duela ohartaraziz, ezin baita edozein egoeratan irakurri.

Bilbo 54.3

Liburu benetan zaila Uxue Apaolazak ekarri berri diguna. Haria jarraitzea asko kostatu zait eta ez dakit lortu dudan. Idazkerak ere ez du laguntzen. Izan ere, oso esaldi luzeak erabiltzen ditu eta, gainera, askotan ez dut jakin nork esaten edo pentsatzen zuen idatzitakoa. Halaber, erdarakadak barra-barra erabiltzen ditu. Horrek pentsarazten dit euskal idazle gehienek uste dutela Iparraldean ez dagoela irakurlerik. Bada, horiek nekez irakurriko dute liburu hau.

Bestalde, nahiz eta liburuaren amaiera ustekabea izan, ez nau asko harritu, interesa guztiz galduta nuelako.
Beraz, ezin dut liburu hau gomendatu. Hala ere, balizko irakurleak liburu hau hartzean nirea baino zorte hobea izan dezala espero dut.