4×4 operazioa

1

Izenburua: 4×4 operazioa
Idazlea: Xabier Amuriza
Argitaletxea: Lanku
Urtea: 2013

Laugarren liburukia da ‘Joan ziren’ zikloan. Bertan, historia kolektibo bat aurkitzen eta berritzen du Amurizak: hirurogeiko hamarkadaren azken aldeko konbultsioa, non kokatzen den Gogor izeneko apaiz-mugimendua. Mugimendu haren ekintzarik sonatuena Derioko seminarioko itxialdia izan zen, Bizkaiko 70 apaizek buruturik eta poliziak berehala inguraturik, ia hilabete iraun zuena.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

“”Sor Misiellok, Erromako zorupe merkantil guztiaren azpian, bazuen ordaindik, sustraiek edo sustraien urruntasunak emana, zindotasun edo gutxienez, inozentzia bat, non itxaropena aisa ernetzen zen, haitzeko inarra bezala, gero haundiegi egingo ez bazen ere. Baina itxaropenaren bikaintasun nagusia ernetzeko ahalmena denez gero, itxaropen bat zapuztua zeneko, hurrengoa abian zen. Ordezte hori nahi besteko maiztasunez gerta zitekeen, egunero ere bai, behar bazen, eta hortik haren alaitasun beti espektantea, noiznahi haunditasun hurbilen baten zain egoteak zemaiona, edo horretan gauzatzen zena. Ez dago dudarik Erroma oreka subtil bat zela itxaropena bezalako sendimenduak zapuzten eta berritzen, bai bilatzera zetozena erromesek eurek zekartelako, bai aurretik etorrien baikortasuna hiriaren dohaintzat hartzen zelako””
Amurizaren liburu sail hok ez dira irakur errazak, ez dira “ongi pasatzeko”. Amuriza ez dator eleberri denbora-pasa dibertigarriak eskeintzera. “4 x 4” hau (eta sail osoa) eleberria denik ere ez nizuke esanen.
Saiakera da, nire idurikoz: euskaraz pentsatu (sortu) eta pentsamenak euskaraz txirikordatzeko saiakera, bere konplexutasun osoari helduta, ausardiaz, burujabe.
Deskolonizatzaile, erantsi nahiko nioke ere.