Izenburua: Nondik sortzen da haizea?
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea: Mirari Sagarzazu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023
Txiki-txikia nintzenean, dena nekien nik. Banekien eguzkia nondik sortzen zen eta nondik ezkutatzen. Banekien masusta gozoenak non biltzen ziren. Banekien gure katu Xaxa non etzaten zen gozotan. Ia dena nekien nik txikia nintzela, gauza bat izan ezik: ez nekien nondik sortzen den haizea.