Hitzontziak

1

Izenburua: Hitzontziak
Idazlea: Xabier Montoia
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.
Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira.
“Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.
Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Xabier Montoiaren azkena, gure literaturako izar distiratsuenetako bat dela berriro erakutsiz. Luzea da liburua baina oso gozagarria izan da irakurketa. Lau narratzaileek, itxuraz elkarrekiko zerikusirik ez daukatenek, beren istorioak azaltzen dizkigute, amaieran istorio bera osatuz, bakoitzak bere ikuspuntutik.
Hasieran kostatu egin zait haria harrapatzea, baina argumentua aurrera joan ahala asko gozatu dut Ohiane, Biteri, Gloria eta Joxeren bizipenekin.
Idazketa izugarri ona da, erregistro desberdinak erabili ditu Xabierrek, pertsonaia bakoitzari dagokion erregistroa, hain zuzen, eta haria harrapatu dudanetik, egunaren unerik gozoena izan da liburua hartu eta pertsonaien istorioetan murgiltzea.
Ondorioz, biziki gomendatzen dut liburua, batez ere pazientziaz hartzen bada hasieran, eta Xabier Montoiaren hurrengo liburuaren zain geratzen naiz.