Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde

0

Izenburua: Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde
Idazlea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016

Lekuak sortu ditugu berritasunaren izenean. Lekuak bete behar ditugu, orain,
bizitzaren poetika txertatzeko gure egunerokotasunean: etxean, eskolan, auzoan,
plazan, kultur-etxean, bus-geltokian nahiz parkean.
Haur poesia ez da irtenbide bakarra, ez da konponbide osoa, ez da panazea.
Ahozko haur poesia berreskuratzea, ordea, geure hasierako izatearen zati bat
berreskuratzea da: geure ahotsa.
Mintzoaren sustraia kantuan omen dago eta munduaren galera
musikaltasunaren galeratik omen dator.
Has gaitezen, bada, kantuan berriro.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments