Izenburua: Olentzero-Enborra
Idazlea: Jon Etxebarria Txontxe
Ilustratzailea: Malen Amenabar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Amaiur galdezka joan zitzaion amonari: “Zer gertatzen zaio eguzkiari?”. Eta beste azalpenik ez zion eman: “Eguzki amandrea zahartzen hasia da”. Basora abiatu zen orduan erantzun bila, Mariren lurraldera, akerra eta sugea bidelagun. Haien jarraibideei esker, arbasoen eta naturaren jakinduriaz baliatuta, jakin zuen Amaiurrek zer egin eguzkia suspertzeko.