Izenburua: Mugako dragoiak Azote
Idazlea: Gregorio Muro
Ilustratzailea: Pedro Camello
Argitaletxea: Harriet
Urtea: 2024
1779. Texas.
Azucena Acosta, San Antonio sortu zuten kanariarren ondorengo abeltzain gaztea, jatorri
frantseseko Armand Beaubien gaztearekin ezkontzen da, eta, elkarrekin, abere talde bat
iparralderantz gidatzea erabakitzen dute, iparramerikarrei saltzeko, une horretan
ingelesen aurka borrokatzen baitira beren independentziaren alde.
Bi gazteek ez dakitena da franko-kanadar eta indiar Sauk-Renards talde bat Espainia
Berriko lurraldean barneratu dela eta, horrek, lurralde etsai batean barrena berez
arriskutsua den bidaia, benetako infernua bihurtuko du.