Loak ezkutatzen duena titulupean kaleratu du Patxi Zubizarretak bere nobela berria, Agustin Zubikarai saria eman ziona hain zuzen ere, eta Elkar etxeak azaroaren 2rako iragarri du Zubizarretaren lan berriaren aurkezpena: Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar denda izango da goizeko 10:30ean, eta idazleak Xabier Mendiguren editorea eta Ondarroako Udaleko ordezkaria izango ditu alboan.
Loak ezkutatzen duena
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti, funtsean gure gizartearen diagnostiko gordina egiteko; horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia.
Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa; Xerazade berri baten gisa, eskutik darama irakurlea paisaia elurtu batean, noizean behin ustekabe bat emanez. Hitz batez, kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.