Pamiela argitaletxeak maiatzaren 7rako iragarri du Edu Zelaietaren poema liburu berriaren aurkezpena: Presbiziak lagunduko omen digu titulupean kaleratu du Gasteizko idazleak bere bosgarren poesia liburua, eta Donostiako Udal liburutegi zaharrean aurkeztuko du hilaren 7an Mugaldekoak taldeko Beñardo Goietxe eta Raul García eta Pamiela etxeko Lander Majuelo lagun dituela.
Presbiziak lagunduko omen digu
Ezagutza kokatuaren aitortzatik abiatzen da poema-bilduma, gorputz higatuaren aitortzatik: presbiziatik eta presbiziaz dihardute lehen ale poetikoek. Ikusmenaren endekatzeak munduan egoteko eta munduari begiratzeko moduetan dakartzan aldaketak ditu poesia-gai, gorputzaren gramatika berri bihurturikoak: antiojo-dantzetan gorpuzturiko keinuak, fokatze-ariketa eten- gabeetan zimurturikoak.
Begiratua higatzen ari zaidala sentitzen ari naizen aroan, mundua izendatzeko posizio be- rriak, lelo poetiko berriak ditu akuilu Eduk, jolasaren eta ironiaren bidetik: haur poesiaren oihartzunez josi du amaren ibilera baldartuez diharduen poema, edo kabaretaren oihartzunez josi du gorputz endekatuen desirez diharduena.