Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute apirilaren 12an Senperen

0

Horrez gain, beste hainbat ekimen antolatu ditu Hatsa Elkarteak udaberrirako

Apirilaren 12an, igandearekin, Hatsaren Poesia Eguna ospatuko da Senperen, Larraldean, hamazazpigarrenez. 16:00etan Hatsaren olerki liburua aurkeztuko dute eta ordu erdi geroago, idazleen olerki irakurketa eta Hatsaren olerki bustiak (2015) olerki ikuskizuna eskainiko dira. Bideo hori liburuan idatzi dutenen olerki-testu pasarteekin osaturik dago, Agurtzane Anduetza, Joanes Anduetza eta Auxtin Zamoraren argazkiekin egituratua.

Hatsaren Poesia Egunaz gain, ekitaldi gehiago ere antolatu ditu Hatsa Elkarteak udaberrirako. Horien artean da Olerkarien Eguna 2015. Olerkiak euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork har dezake parte bertan. Apirilaren 11tik ekainaren 30era bitartean nonahi olerki errezitaldiak egitea da helburua, ahalik eta gehien. Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak hauta dezake tokia: gune bat, antzoki bat, taberna bat, enparantza edo bere etxeko gela, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, gogoko dituen euskarazko olerki edo testu poetikoak irakurtzeko, nahi duen eran. Ekimenean parte hartzeko, errezitaldiak non eta noiz egingo diren jakinarazi behar zaio Hatsa Elkarteari.

Bestetik, apirilaren 24an Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik Larraldean bertan. 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments