111 Akademia – F.A.Q.

0
Galdera: Nola egin dezaket akademiakide izateko eskaera?

Erantzuna: Zoaz goiko menuan agertzen den IZAN AKADEMIAKIDE atalera eta bete bertan eskatzen zaizkizun datuak. Administratzailea zurekin harremanetan jarriko da.

G: Akademiakide naiz, nola sar naiteke nire eremu pribatura?

E: Zoaz goiko menuan EREMU PRIBATUA atalera edo haren eskuinetara dagoen ikonora.

G: Liburu bati buruzko iritzia emateko akademiakide izan behar al dut ezinbestean?

P: Ez.

G: 111 Akademiaren Sarirako botoa emateko akademiakide izan behar al dut ezinbestean?

E: Bai.

G: Zer egin behar dut liburu bati buruzko iritzia emateko?

E: Sar ezazu liburu bilatzailean iruzkindu nahi duzun liburuaren izena, edo zoaz goiko menuko LIBURUAK atalera. Idazleen zerrenda ere erabil dezakezu liburua aurkitzeko. Iruzkindu nahi duzun liburua aurkitzen ez baduzu, idatz iezaguzu akademia@111akademia.com helbidera.

G: Zer egin behar dut 111 Akademiaren Sarirako botoa bidaltzeko?

E: Sar zaitez zure eremu pribatura, goian aipaturiko bideetatik, eta botoa emateko epealdia zabalik badago, eremura sartu bezain pronto topatuko duzu botoa bidaltzeko bete beharreko formularioa.

G: Literatur ekitaldi baten berri eman nahi nuke web guneko agendan. Zer egin behar dut?

E: Bidal iezaguzu ekitaldiaren inguruko informazioa akademia@111akademia.com helbidera.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments