Erleak, satorrak, beleak

0

Izenburua: Erleak, satorrak, beleak
Idazlea: Gaizka Sarasola
Ilustratzailea: Iratz Inziarte
Argitaletxea: EDO!
Urtea: 2016

Gaizka Sarasolak idatzitako hiru teatro-testu topatuko ditu liburu honetan irakurleak: Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka. Bere poetikoan zorrotza da Sarasolaren teatroa, eta bere zorrotzean mingarria, ezerosoa bezain erreala delako kontatzen duena. Inguruan duen errealitatea gordin hartu du egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu du, antzerki bilakatuz. Liburu hau harribitxi bat da, ezohikoa euskal literaturan: teatrotestugintzaren tradizio moderno eta garaikide ugariren aztarnak suma daitezke bertan eta, oroz gain, gaurko jendarteak erantzun nahi lituzkeen galderak taularatzen dira, nabarmen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments