Sed quia sua

1

Izenburua: Sed quia sua
Idazlea: Iñaki Segurola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2020

Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke.
JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta
ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara.
Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Andoaingo Martin

Meritu handiko lana iruditu zait Iñaki Segurolaren azken hau: euskarari buruz argitaratzen diren liburu askok beti kontu berdinak izaten dituzte mintzagai, baina kasu honetan abiapuntua biziki originala da, gure hizkuntzaren muinean dagoen pentsamoldea edo gauzak ulertzeko modua bilatu nahian ari delako idazlea. Egia da batzuetan kosta egiten dela bere teorizazioaren hariari segitzea eta momenturen batean aurretik esandakoa errepikatzen duela ere iruditu zait, baina liburu honen orrietan aurkitzen diren intuizio harrigarriak azpimarratuko nituzke puntu ahul horiek baino gehiago. Probokatzailea da Segurolaren ikuspuntua, artaldetik kanpokoa, baina aldi berean larre motxekoa.