Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek elkarlanean ondu duten lana aurkeztuko du otsailaren 1ean Pamielak

0

Traste arrunten barruan ZUK ZER IKUSTEN DUZU? Rosa Valverde eta kutxak izeneko album ilustratua ondu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek. Pamiela etxeak eman du argitara, eta otsailaren 1ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Bi egileekin batera bertan izango dira Garazi Ansa eta Haizea Barcenilla BAGARA saileko zuzendariak eta Carmen Elvira, Pamielako ordezkaria.

Sinopsia
Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua Maialen Lujanbio Zugasti eta Arrate Rodriguez Martinen elkarlanetik sortutako proposamena da. Rosa Valverderen artelanetatik abiatuta, liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez. Valverde pinturan ere ibili zen arren, album honek kutxen bitartez sortutako lanari eskaintzen dio arreta.
Irakurleak kutxa propio bati forma emateko ideiak eta gomendioak topatuko ditu liburuan zehar, objektuen arteko konbinaketak eskaintzen dituen aukerak erabiliz.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments