Nerea Ibarzabalek irailaren 13an aurkeztuko du BAR GLORIA, bere estreinako nobela

0

Susa argitaletxeak irailaren 13rako iragarri du Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria‘ eleberriaren aurkezpena. Markina-Xemeingo bertsolari eta idazlearen estreinako lana da. Donostian izango da aurkezpen ekitaldia.

Bar Gloria
Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.
Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments